Mailak eta Hizkuntza eskakizunak

1. MAILAK

Hizkuntzen irakaskuntzan sei maila ditugu, progresiboki eskuratzen direnak. Norberaren hizkuntza gaitasunaren arabera ezarriko zaigu hasiera maila.

A1 maila: Hasierako erabiltzailea
Gai da eguneroko harremanetan eta aurrez aurreko testuinguru ezagunetan beharrezkoak diren hitzak eta esapide sinpleak ulertzeko eta erabiltzeko, baita berehalako premiei lotutako galderei erantzuteko ere (bere buruaren eta besteren aurkezpena, eta ezagutzen duen jendeari, haien helbideei eta gauzei buruzko oinarrizko informazioa).

A2 maila: Oinarrizko erabiltzailea
Gai da egoera ezagunetan kideekin (lagun, senide, lankide, etab.) aurrez aurreko elkarreraginean gauzen eta pertsonen deskribapenak eta azalpen errazak egiteko eta ulertzeko, baldin eta bere esperientzia-esparruarekin loturiko gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena eskatzen badute: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, eta erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzkoa.

B1 maila. 1HE: Erabiltzaile independentea
Gai da eguneroko testuinguru ezagunetan eta maila bereko solaskideekin elkarrizketak izateko, gai orokorra eta ohikoa izan eta xedea informazioa trukatzea denean. Era berean, gai da lagunei, senideei eta ikaskideei edo lankideei argibideak emateko, pertsonak eta objektuak labur deskribatzeko eta gertaeren kontaketa laburrak egiteko. Gai da, baita ere, bere iritziak labur-labur emateko eta bere asmoak azaltzeko.

B2 maila. 2HE: Erabiltzaile aurreratua
Gai da, gai orokor nahiz abstraktuei buruz aurrez aurre duen solaskideen zein komunikabideetako esatarien testu gehienak ulertzeko, eta ongi bereiziko ditu ideia nagusiak eta bigarren mailakoak. Gai da lagun eta lankideekin, baita jatorrizko hiztunekin ere, ohiko elkarreraginean jariotasunez aritzeko, besteak jakinaren gainean jarriz, iritzia eskatuz, bere ikuspegia defendatuz, etab. Ohiko gai eta egoera ezagunetan adierazpen argiak egingo ditu. Bere lan-esparruko hainbat gairi buruzko deskribapenak eta azalpenak ere emango ditu alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, eta bere iritzia ere eraginkortasunez emango du.

C1 maila. 3HE: Erabiltzaile gaitua
Gai da lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko; baita inguruko herri-hizkeran sortutakoak ere. Eta gai da, era berean, lagunarteko elkarreraginean, lan-esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak jariotasunez eta eraginkortasunez adierazteko. Ongi egituratutako eta osatutako testu argiak eta zehatzak idazteko gai da, ideia nagusiak eta osagarriak bereiziz, eta, oro har, xedea lortzeko estrategia egokiak aukeratuz. Era berean, bere ikuspuntua luze eta zabal adierazteko gai da, ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez.

C2 maila. 4HE: Erabiltzaile aditua
Gai da norbere espezialitateko nahiz gai orokorretako testuak ulertzeko, eta egoerari egokituz, zuzen eta zehatz, arrakastaz ekoizteko. Gai da, jariotasun handiz eta zehaztasunez, gauzak adierazteko, baita konplexutasun handiko egoeretan esanahiaren ñabardura txikiak bereizteko ere.

2. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK

EAEko administrazioen zerbitzuan diharduten langileen euskara-gaitasuna da hizkuntza-eskakizuna. Gaitasun hori lau mailatan banatzen da: lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren hizkuntza-eskakizunak.
Administrazioko lau hizkuntza-eskakizun horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitu ziren 297/2010 Dekretuaren bidez:
• 1. HE = B1
• 2. HE = B2
• 3. HE = C1
• 4. HE = C2

3. BALIOKIDETZA TAULA

Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak hizkuntzen Europako erreferentzia markoari egokituak.

48/2009 dekretua, euskara-egiaztagirien baliokidetzari buruzkoa.

  B1 B2 C1 C2
HABE 1. maila 2. maila 3. maila 4. maila
HAEE – IVAP 1. HE 2. HE 3. HE 4. HE
Osakidetza 1. HE 2. HE 3. HE 4. HE
ERTZAINTZA   Ertzaintzaren 1. HE Ertzaintzaren 2. HE  
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Eusko Jaurlaritza
  Irakaspostuen 1. HE Irakaspostuen 2. HE
EGA – Euskararen Gaitasun Agiria
 
Euskal Autonomia Erkidegoko
Hizkuntza Eskola Ofizialak
3. maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
Tarteko maila
4. maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
Maila Aurreratua
5. maila edo euskal gaitasun maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
Gaitasun maila (C1)
 
Nafarroakao Foru Erkidegoko
Hizkuntza Eskola Ofizialak
3. maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
Tarteko maila
4. maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
Maila Aurreratua
5. maila edo euskal gaitasun maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
 
Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizial Nagusia     5. maila edo euskal gaitasun maila
(Antzinako Ikasketa Plana)
 
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila     EGA – Euskararen Gaitasun Agiria  
euskaltzaindia     “D” agiria  

4. DEIALDIEI BURUZKO INFORMAZIOA

A1 eta A2 mailak euskaltegian egiaztatu ahal izango dituzu.

B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko HABEk urtean bi deialdi egiten ditu eta ondorengo loturan duzu matrikulaldia eta deialdiei buruzko informazioa: https://www.habe.euskadi.eus/s23-hasiera/eu/