Ekintza osagarriak

Ikasleek ikasitakoa praktikan jarri eta erabilera sustatzeko, euskaltegian zein euskaltegitik kanpo hainbat ekintza antolatzen ditugu: tailerrak, hitzaldiak, irteerak, zinema, antzerkia, bertso-saioak… Era berean, herrian sustatzen diren beste egitasmo eta kultur ekintzetan parte hartzera ere bultzatzen ditugu, besteak beste, Errenteriako Udalaren zerbitzu den Mitzalaguna egitasmoan, ahozkotasuna lantzeko helburuz.

Ekintza osagarri horiei balio handia ematen diegu, ikasleen arteko euskarazko harreman eta sareak sortzeko oso lagungarriak baitira.