Eu
Es
Euskaltegia
Bilatu
Aurkezpena
Nor gara
Non gaude
Eskaintza
Aurrez aurreko ikastaroak
Autoikaskuntza
Aparteko ekintzak
Mailak eta Hizkuntza eskakizunak
Egutegia 2022/23
Prezioak eta dirulaguntzak
Baldintza ekonomikoak: Progresibitatea
Dirulaguntzak: UDALA eta HABE
Ezagutu zure maila
A1
A2
B1
B2
Albisteak
Online gestioa
Aurrematrikula
Bestelako gestioak
Ikaslearen txokoa
Orrialdeak
/
Ezagutu zure maila
/
B2
B2
1.- Edurne, eramango al dituzu paper hauek _________
a.- idazkariari?
b.- idazkarira?
c.- idazkaritzara?
2.- Interes zientifikoa _____________, interes publikoa ere badute ikerketa-lanek.
a.- baino
b.- ez ezik
c.- ezik
3.- Ez duzue aintzakotzat hartzen nik esandakoa. Hau da:
a.- Ez duzue entzuten.
b.- Ez duzue kontuan hartzen.
c.- Ez duzue sinisten.
4.- Ez zen oroitzen, nonbait, gertatutakoaz. Alegia:
a.- Bazekien nonbait gertatu zela, baina ez zehazki non.
b.- Itxura denez, ez zen gogoratzen zer gertatu zen.
c.- Oroimena galduta ibili omen zen.
5.- Maider, zer _____________ artikuluaren inguruan esan duenari?
a.- deritzozu
b.- dagokizu
c.- dirau
6.- Eraman _________ fotokopia hauek Andoniri, zain dago eta!
a.- dizkiozu
b.- iezazkiozu
c.- itzazu
7.-
Bere kabuz
hasi da berriro frantsesa ikasten. Zer adierazten du azpimarratutakoak?
a.- Beldurrez.
b.- Inoren laguntzarik gabe.
c.- Pozez gainezka.
8.- Nik egin behar dudala esan du? ____________ berak.
a.- Egin dadila
b.- Egin dezala
c.- Egitea berak
9.- Ahaleginak egin baditugu ere, ez dugu ezer lortu. Hau da:
a.- Ahaleginak egin ditugunez gero, ez dugu ezer lortu.
b.- Ez dugu ezer lortu, ahaleginak egin ditugun arren.
c.- Ez dugu ezer lortu, ahaleginak egin ditugunetik.
10.- Nik utzitako liburuak ______________, beste batzuk ekarri dizkidazu.
a.- itzuli beharrean
b.- itzuli ordea
c.- itzultzekotan
11.- Euri-zaparraden ondorioz, _________ izan dira Levante aldean, eta herri asko argirik gabe geratu dira.
a.- uharteak
b.- uholdeak
c.- urtegiak
12.- Ipar Euskal Herriko __________ bultzatzen dute lan hori.
a.- hainbat sektore
b.- hainbat sektoreek
c.- hainbat sektorek
13.- Esaten dutenez, sorginak, deabruak hartutako emakumeak ziren. Hau da:
a.- Sorginak, deabruak hartutako emakumeak omen ziren.
b.- Sorginak, deabruak hartutako emakumeak ote ziren.
c.- Sorginak, deabruak zein hartutako emakumeak ziren.
14.- Oso ondo _____________ lana gaur bertan amaitzea.
a.- dagokio
b.- deritzogu
c.- legoke
15.- Ziri galanta sartu digu denoi! Hots:
a.- Animoak eman dizkigu.
b.- Damutu egin zaigu.
c.- Engainatu egin gaitu.
16.- Zein da zuzena?
a.- Gero eta gehiago ikasi, gero eta nota hobeak aterako dituzu.
b.- Zenbat eta gehiago ikasi, gero eta nota hobeak aterako dituzu.
c.- Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta nota hobeak aterako dituzu.
17.- _____________ egiten saiatu behar zenukete.
a.- Ahalik eta hobeto eta azkarrago
b.- Ahalik eta ondoen eta azkarren
c.- Ahalik eta hobeagoa eta azkarragoa
18.- Zein hasiera emango zenioke eskutitzari?
a.- Jaun/andre zuzendaria:
b.- Zuzendari jauna/andrea:
c.- Zuzendaria jauna/andrea:
19.- Denbora askoan ezin lo egin ____________ , komeni da espezialista batengana jotzea.
a.- ibili arren
b.- ibili ezik
c.- ibiliz gero
20.- Erakunde horretakoak oso langileak dira, beti ari dira ______________ lanean.
a.- buru-belarri
b.- buruz behera
c.- hitzetik hortzera
21.- Besterik gabe, laster zure berri __________ , adeitasunez agurtzen zaitut.
a.- izan dezadan
b.- izan dudanez
c.- izango dudalakoan
22.- Aitak ere _____________; baina, beti bezala, amak egin zuen.
a.- egin lezake
b.- egin zezakeen
c.- egin dezake
23.- Lan-ordutegia aldatuz gero, ni ere __________ zuekin afaltzera.
a.- joan ninteke
b.- joan nezake
c.- joan ahalko dut
24.- Ariketa fisikoa egitea __________ garrantzitsua da behar ___________ lo egitea.
a.- beste / hainbat
b.- bezain / adina
c.- bezala / bezain
25.- Orain alferrik da, aukera bukatu zaizu. ___________________.
a.- Lan gehixeago egin izan bazenu lortuko zenuen.
b.- Lan gehixeago egingo bazenu lortuko zenuen.
c.- Lan gehixeago egingo bazenu lortuko zenuke.
26.- Txikitan, amak egunero ohea egitera _____________.
a.- behartzen zigun.
b.- behartzen gintuen.
c.- behartzen genuen.
27.- Ez da komenigarria zuzendariari ___________ erabakia gurasoek hartzea.
a.- dagokion
b.- dagokien
c.- dagozkion
28.- Zure portaerak zeharo ____________ , ez bainuen horrelakorik espero.
a.- haserrearazi ninduen
b.- haserrearazi zidan
c.- haserrearazi zintudan
29.- Kirola egin ondoren, ____________ bukatzen du beti.
a.- bekokia zimurtuta
b.- izerdi patsetan
c.- zur eta lur
30.- Udalak baditu gela batzuk herriko erakundeei uzten ____________ .
a.- dizkiela
b.- dizkienak
c.- zaienak