Autoikaskuntza

Mailak: A1, A2, B1, B2 eta C1 eta hizkuntza eskakizunak lortzeko ikastaroak (esteka 2.4.).

Autoikaskuntza bidezko ikasketek modu ez presentzialean eta norberak ezarritako ordutegien baitan ikasteko aukera eskainiko diote ikasleari.

Ikasleak tutoreak berariaz prestatutako lanak egin beharko ditu bere kabuz euskaltegiko plataforman. Astean behin, tutorearekin ordubeteko saioa izango du aurrez aurre edo online. Bertan, egindako lanen feedbacka jasotzeaz gain, zalantzak argitzeko eta beharrezko azalpenak jasotzeko aukera ere izango du ikasleak.

Tutoretza aldez aurretik ezarritako egun eta ordu zehatz batean izango du ikasleak.

IRAUPENA

Iraila – ekaina