Abian da Oarsoaldeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean, euskara sustatzeko estrategien azterketa prozesua

Oarsoaldea eta eskualdeko udalak lau udalerrietako hiri-ekonomiako sektoreetan (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) azken hamarkadetan euskara sustatzeko garatu diren estrategia eta ekimenen balorazioa burutzen ari dira.

Ebaluaketaren helburua da hiri-espazioko merkataritza harremanen hizkuntza-normalizazioaren aldeko ibilbidearen egokitasuna neurtzea eta garatutako egitasmoen lorpen eta gabeziak azalaraztea. Alde horretatik, ebaluaketa ezinbesteko tresna bilakatzen da, aurrera begirako bide-orri oparoena marrazteko eta eremu honetan egin beharreko ahaleginak era emankorrenean bideratzeko.

Azterketa prozesuaren baitan, erakunde bultzatzaileek, eskaintzaren (establezimenduak) eta eskariaren (kontsumitzaileak) iritzia barneratzea ezinbesteko eginkizun gisa ulertzen dute. Hartara, Oarsoaldeko herritar oro gonbidatzen dute, urriaren 27ra arte irekita egongo den, ondorengo galdetegi laburra erantzutera (gehienez 4 minutuko iraupena): https://labur.eus/merkoar

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude