Mailaketa

ERRENTERIAKO UDAL EUSKALTEGIAREN MAILAKETA

Hurrengo taulan maila bakoitza gainditzean zer egiteko gai izango zaren azalduko dizugu.

LEHEN MAILA


LEHEN MAILA

A1

Maila honen amaieran galdera errazak egiteko eta erantzuteko gai izateaz gain, eguneroko gaiez adierazpen sinpleak egiteko, eta horiei buruzko galderei erantzuteko ere gauza izango zara.

A2

Maila honen amaieran, zure inguru hurbiletik pixka bat haratago doan inguruaren gaineko galderak egin eta erantzuteko gai izateaz gain, eguneroko funtzio errazak burutzeko ere gauza izango zara.

B1

Maila honen bukaeran gai izango zara bat-bateko elkarrizketa edo eztabaida batean, nolabaiteko naturaltasunez parte hartzeko. Arazo baten arrazoia azaltzeko Gai izango zara. Istorio labur, artikulu, hitzaldi eta elkarrizketa baten laburpena egiteko gauza izango zara.

BIGARREN MAILA


B2

Maila honen bukaeran, ikuspuntu zehatz baten aldeko edo aurkako arrazoiak emanez argudioak garatzeko gai izateaz gain, egoera hipotetikoei buruzko arrazoiak eta ondorioak azaltzeko gauza izango zara, naturaltasunez, jariotasunez eta eraginkortasunez mintzatuz.

HIRUGARREN MAILA


C1

Maila honen amaieran, eragozpen handirik gabe adierazpenak jariotasunez eta naturaltasunez egiteko (oso gai espezializatua edo zaila ez denean) gai izango zara. Hiztegia ondo menperatuko duzu eta zailtasunak, zeharkako esaldien bidez gainditzeko kapaz izango zara.

LAUGARREN MAILA


C2

Laugarren mailak euskara tekniko eta zientifikoaren eskakizunak beteko ditu. Maila honek ikaslea gai egingo du teknikaren eta zientziaren testuingurutan euskaraz aritzeko. Era berean, maila jasoko testu idatziak normal ulertzeko gaituko du eta hizkuntz maila formal eta informalak iaioki menderatuko ditu. Idatzizkoan, berriz, inolako eragozpenik gabe helduko dio edozein idazki-motari.


*Taula honetan mailak eta Europako erreferentzi markoarekiko duten baliokidetza ikus ditzakezu:

MAILAK
HABE A1 A2 1.maila 2.maila 3.maila 4.maila
Urratsak 1 2 3 4 5-6 7-8-9 10-11-12/ega
Autoikaskuntza Boga
1a
Boga
1b
Boga
1c
Boga 2a Boga 2b-2c Boga
3
Boga 4
Hizkuntzen Europako erreferentzia markoa* A1.1 A1.2 A2.1 A2.2 B1.1 B1.2 B2.1 B2.2 C1.1 C1.2 C2.1 C2.2
A1 A2 B1 B2 C1 C2

*2015etik indarrean jarriko diren maila eta azpimailak