Albisteak

  • Abian da Oarsoaldeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean, euskara sustatzeko estrategien azterketa prozesua

    Oarsoaldea eta eskualdeko udalak lau udalerrietako hiri-ekonomiako sektoreetan (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) azken hamarkadetan euskara sustatzeko garatu diren estrategia eta ekimenen balorazioa burutzen ari dira. Ebaluaketaren helburua da hiri-espazioko merkataritza harremanen hizkuntza-normalizazioaren aldeko ibilbidearen egokitasuna neurtzea eta garatutako egitasmoen lorpen eta gabeziak azalaraztea. Alde horretatik, ebaluaketa ezinbesteko tresna bilakatzen da, aurrera begirako bide-orri oparoena marrazteko…


  • Euskara ikasteko ateak zabalik Errenteriako euskaltegietan

    2023-2024 ikasturtean ere eskaintza zabal eta anitza izango dute Errenteriako euskaltegiek, euskara ikasteko gogoz dagoen herritar ororentzat irisgarri izango dena. Euskararen irakaskuntzan sakondu eta urratsak ematea funtsezkoa da euskararen biziraupena bermatu eta Errenteria euskalduna erdiesteko. Udalaren iritziz euskara kohesio sozialerako ezinbesteko tresna da eta herritar orok eskuragarri behar du. Hori bermatzeko, aurten ere, hobari eta…